Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001583
Kotizatutako inbertsio fondoak (KIF), ingelesezko izenaz ere ezagunak direnak (ETF, «Exchange Traded Funds»), merkatuko indize bat (orokorra, sektoriala, globala, eskualdekoa etab) zehatz-mehatz errepikatzen duten inbertsio fondoak dira. Haien ezaugarria burtsan kotizatzea da. Hau da, kotizatutako inbertsio fondoak kotizatutako edozein akzio bezalaxe erosi edo saldu ahal dira.
Inbertsio fondo baten partaidetzak balore burtsan negoziatzea onartzeko, indarrean dagoen inbertsio kolektiboen erakundeen legearen araudian jasotako betekizunak bete behar dira.
Haien eskualdaketak ondarearen irabazia edo galera dakartza.
Kotizatutako inbertsio fondoetan ez da aplikatzen partaidetzak eskualdatzeko prozedura; horrenbestez, ez da geroratze araubidea aplikatzen partaidetzak kotizatutako inbertsio fondoetatik edo kotizatutako inbertsio fondoetara intsuldatzeagatik.
Gainera, Kotizatutako Inbertsio Fondoetan (KIF) partaidetzak eskualdatzean eskuratutako ondareko irabaziak ere ez daude atxikipen pean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.