www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001555

Ekonomi jarduera bat egiteko ondasun-erkidego bateko bazkide kapitalista da kontsultagilea. ekitaldi honetan, epaiketan erkidegoari ezarritako zigorraren ondoriozko kalte-ordainaren zatiari egin behar izan dio aurre jabekidea den aldetik. Izan ere, erkidego bateko kideak jarritako demandagatik egin zen epaiketa. Gainera, kontratatu behar izan dituen zerbitzu juridikoek eragindako gastuak izan ditu. Ondare galerarik al dakar horrek bazkide kapitalistarentzat?



Ordaindu beharreko kantitateek aldaketa dakarkiote ondarearen eraketan (diru irteera), eta ondare galera sor lezake.

Errenta horiek (negatiboak) ezin har daitezke ekonomi jardueren etekintzat, zeren eta ez baitatoz ondasunen edo zerbitzugintzaren ekoizpenean edo banaketan jarduteko baliabide materialak edo giza baliabideak norberaren kontura antolatzetik.

Ondare galera hori, ezein ondare elementuren eskualdaketakoa ez denez gero, ordaindutako zenbatekoan zenbatu beharko litzateke. Zio beragatik, zerga-oinarri orokorrean integratu eta konpentsatuko litzateke. Ondare aldaketa gertatzen den epealdian sartu beharko da errenta negatiboa. Hala denean, galera egotziko da, zentzuzko bide egokiak agortutakoan, ordaindutako kantitateak berreskuratzerik ez dagoen ekitaldian. Hori guztia, jakina, nahikoa egiaztatutzat jotzen badira aztergai ditugun alderdiak. Azkenik, kontsumo kontzeptuari dagokio legezko zerbitzuen fakturen ordainketa (zergadunak errenta bere kontsumorako aplikatzea). Horregatik, ez da bidezkoa ondare galera gisa zenbatzea.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 40 eta 57 art.ak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali