www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001554

Pertsona batek, izandako trafiko istripuaren ondorioz eta epaileak hala ebatzita, berari eragindako kalte fisikoen ziozko kalte-ordainaz gain, ibilgailuak izandako kalteen ordaina ere jaso du. Zelan ordainduko da zerga azken horretan?



Ondare irabazi edo galera gisa egotziko da jasotako kantitatearen eta kalteari dagokion eskuraketa-balioaren zati proportzionalaren arteko diferentzia. Eskudiruzko kalte-ordaina ez bada, jasotako ondasun, eskubide edo zerbitzuen merkatuko balioaren eta kalteari dagokion eskuraketa-balioaren zati proportzionalaren arteko diferentzia zenbatuko da.

Ez du salbuespenik (PFEZren Foru Arauako 9. artikulua), salbuespena kalte fisikoei baizik ez baitagokie.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 44, 45 eta 47.1.h) art.ak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali