saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001549

S.M. batek fisioterapia eta errehabilitazio zerbitzuak ematen ditu eta sariak (saioak edo zentrora joateagatiko sariak) banatzen dizkie bezeroei, harientzat ezein jarduerarik egiten ez duten pertsona fisiko partikularrei; izan ere, bezeroak izatearen ondoriozko harreman juridikoak besterik ez dituzte. Zelan ordainduko dira zergak sari horietan?

Galdeturiko errentak, nola eskudiruzkoak, hala gauzatakoak, ez dira izango jasotzaileentzat ezein ondare elementuren eskualdaketaren ondoriozkoa ez den ondare irabazia eta, beraz, Zergaren zerga-oinarrian integratu eta konpentsatuko dira.

Ez da bidezkoa izango ez konturako sarrerarik ez atxikipenik eskudiruzko nahiz gauzatako sarien gainean, hain zuzen ere pertsona fisiko partikularrei ordaindutakoak bertan eginiko saioengatik edo bertara joateagatik baldin eta haien gomendioen ondoriozkoak badira, zeren eta jasotzaileak lorturiko errentak baitira, kontsultagilearekiko edozein harreman eta edozein ekonomi jarduera egiten den ala ez alde batera utzita.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Sariak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali