Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001549
Galdeturiko errentak, nola eskudiruzkoak, hala gauzatakoak, ez dira izango jasotzaileentzat ezein ondare elementuren eskualdaketaren ondoriozkoa ez den ondare irabazia eta, beraz, Zergaren zerga-oinarrian integratu eta konpentsatuko dira.
Ez da bidezkoa izango ez konturako sarrerarik ez atxikipenik eskudiruzko nahiz gauzatako sarien gainean, hain zuzen ere pertsona fisiko partikularrei ordaindutakoak bertan eginiko saioengatik edo bertara joateagatik baldin eta haien gomendioen ondoriozkoak badira, zeren eta jasotzaileak lorturiko errentak baitira, kontsultagilearekiko edozein harreman eta edozein ekonomi jarduera egiten den ala ez alde batera utzita.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.