saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001547

Pertsona bat berak bakarrik 1993an erositako higiezin baten titularra da, ezkondu baino lehen erositakoa hain zuzen (1995). Higiezina bi ezkontideen ohiko etxebizitza da. Ezkondu zirenetik hona, etxebizitza irabazpidezko diruarekin zergapetzen duen hipoteka-maileguaren kuotei egin zaie aurre. Gaur egun, mailegu hori ia amortizatuta dago, eta etxebizitza irabazpidezko sozietatera ekarri nahi du. Jakin gura du irabazpidezko sozietateari eginiko ekarpenak zerga-ondoriorik duen berarentzat PFEZn.

Etxebizitza batetik irabazpidezkoa da eta bestetik pribatiboa da, prezio edo kontraprestazio pribatiboaren bidez ordaindutako eskuraketa-balioaren portzentajearen arabera eta prezio edo irabazpidezko kontraprestazioa izatearen arabera. Horrenbestez, irabazpidezko sozietateari egin beharreko ekarpena soilik etxebizitzaren zati pribatiboari dagokiola ulertu behar da, hain zuzen ezkondu baino lehen hura erosi zuen ezkontideari dagokiona, eta beste ezkontideak ezin ekar dezake etxebizitzaren gaineko eskubiderik, zeren eta titularitatea bera irabazpidezkoa baita (izaera bereko diruarekin ordaindu baita hipoteka-mailegua).

Kasu honetan, kontraprestaziorik ez dagoenez gero, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari lotuta egongo da eragiketa, lehen adierazitako portzentajean.

Alabaina, zergari buruzko araudian ezarrita dagoenez, salbuetsita egongo dira eta, beraz, kontsulta honetan galdeturiko eragiketaren ondorioz ekarpena egin ez duen ezkontidearen eskuraketa salbuetsita egongo litzateke Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergatik. Irabazpidezko sozietateari etxebizitzaren zati pribatiboa ekartzeak aldaketa dakar kontsultagilearen ondarearen eraketan, eta PFEZri lotutako ondare irabazia edo galera sor lezake. Higiezinaren zati pribatiboa irabazpidezko sozietatera ekartzearen ondorioz sortutako errenta kalkulatzeko, zati pribatibo horren 100eko 50eko eskuraketa balioaren (Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren erregelak aplikatzearen ondoriozko emaitza) eta aipaturiko zatiaren eskuraketa balioaren arteko diferentzia egin behar da, ken kontsultagileak ordaindu dituen eta eskualdaketari datxezkion gastuak eta zergak eta aipaturiko zatiaren eskuraketa balioa.

Alabaina, errenta hori zenbatuta ondare galera gertatzen bada, ezin izango da zenbatu, PFEZ Foru Araua denarekin bat etorriz. 1994ko abenduaren 31 baino lehen erositako eta zergari lotu gabeko ondasuna denez gero, PFEZ Foru Arauako lehen xedapen iragankorrean arauturiko eraispen-koefizienteak aplikatu ahal izango zaizkio emaitzako ondare irabaziari.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali