Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001546
Baja dagoenean, kooperatibako bazkideak eskubidea du ekarpenak itzul dakizkion, legerian ezarritakoaren arabera. Bajak, eta ondoriozko ekarpenak itzultzeak, berekin dakarte aldaketa zergadunaren ondarearen eraketan, eta balioa aldarazten badu, PFEZri lotutako ondare irabazia edo galera dakar.
Itzulketa-balioari dagokionez, bazkideak kapitalari eginiko ekarpenen zenbatekoa kooperatiban baja eman artean izandako aldaketen zenbatekoan zuzenduta lortuko da balio hori.
Zehazkiago, honako honen emaitza da jasotako zenbatekoa:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.