www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001544

Ondare aldaketarik al dago ondasun-erkidegoa desegiten denean, ondasun erkideak erkideei esleituta?



Ez, ez da ondarearen konposizioaren aldaketatzat hartuko ondasun-erkidegoak desegitean edo erkideak banantzen direnean. Ondorioz, ondasun-erkidegoa desegiteak inola ere ez du ekarriko jasotako ondasunen edo eskubideen balioak eguneratzea.

Ildo horretan, bidezkoa da esatea ondasun erkideak erkideei esleitzeak ez dakarrela aldaketarik ondarean, betiere erkideetako baten aldeko gehiegizko esleipenik ez bada gertatzen.

Nolanahi ere, ondarearen osaeran aldaketak egon direla ulertuko da, baldin eta alderdietako batek bere buruari ondasunak edo eskubideak esleitzen badizkio, aldez aurreko partaidetza-kuotari dagokiona baino balio handiagoarekin, besteari edo beste batzuei konpentsazioa emanez, edo inolako konpentsaziorik ordaindu gabe. Kasu horietan, soberan jasotako ondasunen edo eskubideen balioak eguneratu beharko dira.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali