saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001544

Ondare aldaketarik al dago ondasun-erkidegoa desegiten denean, ondasun erkideak erkideei esleituta?

Ez, ez da ondarearen konposizioaren aldaketatzat hartuko ondasun-erkidegoak desegitean edo erkideak banantzen direnean. Ondorioz, ondasun-erkidegoa desegiteak inola ere ez du ekarriko jasotako ondasunen edo eskubideen balioak eguneratzea.

Ildo horretan, bidezkoa da esatea ondasun erkideak erkideei esleitzeak ez dakarrela aldaketarik ondarean, betiere erkideetako baten aldeko gehiegizko esleipenik ez bada gertatzen.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali