www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001540

X jaunak, zenbait urtez Y jauna izan zuen bikotearekin batera, 180.000€-ko higiezin bat eskuratu zuen, %50ean; gainera, hipoteka-mailegua zuten, zati berdinetan. Jabarikidetza desegiteko eskrituran, higiezina eta ordaintzeke zegoen mailegu osoa (30.000€) Y jaunari esleitu zitzaizkion (200.000 €-ko balioa duena), eta 81.000€-ko konpentsazioa eman zitzaion X jaunari gehiegizko esleipenagatik. Elkarrekin zituzten gainerako ondasunei dagokienez (ibilgailua, altzariak eta ostilamendua), esleipen-kontratu pribatua izenpetu dute eta X jaunak 5.000€-ko konpentsazioa egin behar izan dio bere bikoteari gehiegizko esleipenagatik (ondasunak 12.000€-an esleitu ziren). Zelan ordainduko dute errenta?



Gauza erkidea banatzeko ekintzak ez dakar berekin ondarearen eraketan aldaketarik, betiere eginiko esleipenak jabekide bakoitzak ondasunean lehen zuen titularitate-kuotarekin bat badatoz. Gehiegizko esleipena gertatuko balitz, ondare irabazia edo galera sortuko litzateke, kasu honetan gertatzen den moduan.

Kasu honetan, planteaturiko banaketa-eragiketa adina gehiegizko esleipen dago, hots, ez da ondasunen eta eskubideen unibertsaltasuna, esaterako irabazizko sozietatea desegiten diren kasuetan gertatuko litzatekeen bezala; ez da bidezkoa higiezinean zuen zatia eskualdatzearen zioz sortutako irabazitik elkarrekin izan duten beste ondasun batzuetan izan den gehiegizko kopurua kentzea edo ordaintzeke duen maileguaren zatia kentzea.

Pisuari dagokionez
  • X jaunak pisuaren titularitatearen bere %50a saldu dio Y jaunari
  • Besterentzearen balioa: 200.000 x %50
  • Eskuraketa balioa: 180.000 x %50
  • Irabazi horretan ez du eraginik pisuaren gaineko mailegu bat ordaintzeke izateak.
Gainerako ondasunei dagokienez

Horietako bakoitzagatik irabazirik edo galerarik egon den ikusi beharra dago. Galera sortu badu, ez da zenbatuko ondasunen kontsumoagatik edo narriaduragatik dela irizten bazaio.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali