saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001536

Errenta aitorpena hirugarren baten bitartez aurkez daiteke Internet bidez?

Bai. BizkaiBai zerbitzuaren erabiltzailea den hirugarren baten bitartez. Hirugarren hori BizkaiBai txartela, Izenpe-k igorritako herritarren sinadura elektronikoaren ziurtagiria, ONA txartela, NAN elektronikoa, edo Foru Ogasunak aintzatetsitako pertsona fisikoaren sinadura elektronikoaren ziurtagirietatik edozein erabili dezakeen zerga-alorreko profesionala (aholkularia, kudeatzailea, ....) edo partikularra izan daiteke.

Aitorpena hirugarren baten bidez aurkeztu ahal izateko, zergadunak jasotako 2018 Errenta-gakoa eman beharko dio. Gako hori zergadunei apirilaren erdialdean bidali zaie.

Baimena eman duten pertsonek honezkero izango dute pasahitza, jakinarazpen telematikoaren bidez (Bizkaibai) edo beren sakelako telefonoan edo helbide elektronikoan jaso dutelako. Gainerakoei pasahitza etxera bidali zaie.

Errenta Gakoa Ogasuneko Bulego Birtualera sartzeko giltza izango da, Errenta eta/edo Ondareko aitorpenak bidali ahal izateko.

Errenta eta/edo Ondareko zure aitorpena laguntza-programa erabiliz egin ondoren —orri honetan bertan deskarga daiteke programa hori—, programak esango dizu zer pausu eman behar duzun artxibo bat sortu, Bulego Birtualera konektatu eta zure aitorpena modu erraz eta arinean bidaltzeko. Gainera, informazioa ere emango dizu gorabeherarik sortuz gero.

Zerbitzu hau errenta-aitorpenak bidaltzeko egongo da erabilgarri, 2020ko maiatzaren 4tik, baina COVID-19 birusak eragindako osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz, oraindik ezin da zehaztu noiz aktibatuko diren aurrez aurreko arreta-zerbitzuak Foru Ogasunaren bulegoetan, Aldundiaren Gertu bulegoetan eta banku-erakundeen bulegoetan. Edonola ere, zerbitzu presentzial horiek gutxienez bi hilabetez eskainiko dira, aurreko urteetan bezala, eta zerbitzu horiek emateari uzten zaionean amaituko da Errenta eta Ondare kanpaina.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali