www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001524
Zenbat era daude nire jarduerari lotutako etekin garbia kalkulatzeko?
Etekin garbia honako metodo hauetako bakoitzarentzat finkatutako arauak aplikatuz kalkulatuko da:
Zuzeneko zenbatespena
Zuzeneko zenbatespenaren metodoak, araubide orokor gisa aplikatuko denak, honako modalitate hauek izango ditu:
- Arrunta
- Erraztua
- Modalitate hau jarduera ekonomiko jakin batzuei aplikatuko zaie, hain zuzen ere, zergadunak egindako jarduera guztiak hartuta, denek batera aurreko lehen urtean 600.000 eurotik gorako eragiketa bolumena gainditzen ez dutenei. (2016.01.01etik muha hau ez zaie aplikatuko nekazaritzako, abeltzaintzako, basogintzako eta baxurako arrantzako jarduerei).
- Jarduera ekitaldiaren barruan egiten hasi bada, aurreko paragrafoan aipatu den kopurua konputatzeko ekitaldi horretan egindako eragiketa bolumena hartuko da kontuan.
- Jarduera hasi den ekitaldia urtebetekoa baino txikiagoa bada, aurreko kopurua konputatzeko, egindako eragiketak urtearekin parekatuko dira.
- Modalitate hau aplikatu ahal izateko, zergadunak espresuki adierazi beharko du hala nahi duela, arauz ezartzen den eran.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli