Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001521
Epekako eragiketa edo ordainketa geroratutako eragiketei dagokienez, zergadunak proportziozko eran egotz ditzake halako eragiketetan jasotzen dituen errentak, zergadunari dagozkion kobrantzak galdagarriak diren heinean.
Kontuan hartu behar da epekako eragiketa edo ordainketa geroratutako eragiketatzat hartuko direla horien zenbatekoa guztiz edo zatika ondoz ondoko ordainketen bidez jasotzen direnena, betiere ematearen edo eskueran jartzearen eta azken ordainketa egiteko epemugaren arteko aldia urtebetetik gorakoa bada.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 57.2.e) artikulua
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.