saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001520

Ekonomia-jarduera bat gauzatzen dut eta sarrerak nahiz gastuak kobrantzak eta ordainketak egiten diren unean egotzi nahi ditut? Zer eskakizun bete behar ditut eta zein izapide egin behar?



Etekin garbia kalkulatzeko, zergadunak zuzeneko zenbatespenaren era erraztua erabili behar du.

Horrez gain, ondoko eskakizun hauek bete behar ditu:

  • Ezin du inola ere aldarazi sarrera eta gastuen zerga-kalifikazioa.
  • Zergadunak adierazi beharko du “kobrantzak eta gastuak” deritzon irizpidea erabili nahi duela aitorpena aurkezten duenean.
  • Irizpidea aldi baterako aldatuko balitz ere, ezin da gasturik edo sarrerarik zenbatu gabe utzi.
  • Zenbatzeko irizpidea berdina izan behar da irizpide hori aplikatzen zaion ekonomia-jardueraren ondorioz sortzen diren sarrera eta gastu guztientzat.

Kobrantza eta gastuen irizpidea zerga-administrazioak onartutzat joko da zergadunak dagokion likidazioan adierazten duenean; irizpide horri gutxienez hiru urteko epean eutsi beharko zaio.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 57 2.c artikulua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali