www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001519

Enpresa batentzako lan batzuk egin ditut profesional gisa 2013ko ekitaldian. Hala ere, hainbat arrazoi tarteko, 2014ko ekitaldian ordaindu dizkidate zerbitzuok. Zein zerga-ekitalditan egotzi behar ditut aipatutako etekinak?



Baliodun erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/1/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Orokorrean, zergaren oinarrian jaso beharreko errentak osatzen dituzten sarrerak eta gastuak lehenengoak sortu eta bigarrenak egin diren zerga-ekitaldian egotzi behar dira, kobrantzak eta ordainketak noiz egiten diren kontuan hartu gabe.

Bereiziki, ekonomia-jardueren etekinak egotzi behar dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauak dioenari jarraiki, hau da, sarrerak eta gastuak sortzen diren ekitaldian bertan egotzi behar dira, horiek adierazten dituzten ondasun eta zerbitzuen benetako korronteari erreparatuta, moneta- edo finantza-korrontea noiz gertatzen den kontuan hartu gabe, batzuen eta besteen arteko korrelazioari eutsita.

Zergadunak zenbatespen objektibo erraztuaren araubidea hautatzen badu, kobrantza eta ordainketen sistema aukeratu ahal izango du.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali