Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001514
Testamendu-ahalordearen ekitaldian egiteko dagoen jarauntsien errentak jarauntsiaren ondasunen gozamendunari egotziko zaizkio, horien jatorriari helduta.
Jarduera ekonomikoaren kasuan, jarauntsiaren aldetik horri lotutako ekoizpen-baliabideen edo giza baliabideen antolamendua ohi bezala, modu pertsonalean eta zuzenean egin ez bada ere, eskuratutako etekina horri egotziko zaio.
Gozamen-eskubidea ezarrita ez badago, errentak jarauntsiari egotziko zaizkio.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/1/1. PFEZren 13/2013 FAren 12.6 art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.