Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001512
Kapitalaren etekinak etekin horiek eragin dituzten ondare-osagaien, ondasunen edo eskubideen gaineko titularren zergadunei atxikiko zaizkie (kasu bakoitzean aplikatu beharreko titulartasun juridikoari buruzko arauak eta haiek aurkeztutako frogak kontuan izanda; ezkontzaren edo egitezko bikotearen araubide ekonomikoa arautu duten xedapenetan eta familiako kideen arteko ondare-harremanen kasu bakoitzean aplikatu beharreko legeria zibilaren aginduetan jasotako ondasunen eta eskubideen titulartasun juridikoari buruzko arauak aplikatuko dira).
Kasu honetan, bonoen, aurrezpen planekoak (aseguru bat da) eta aurrezpen kontuaren etekinak % 50ean eratxiko zaizkio ezkontide bakoitzari. Akzioen etekinak (ondasun pribatibo bat da, herentziaz jaso baita) titularrei eratxiko zaizkie % 100ean.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/1/1. PFEZren 13/2013 FAren 12.4 art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.