www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001511

Diferentzien araberako finantza-kontratuetan (CFDak) aurrezki batzuk inbertitu ditut dibisei eta akzioei buruz, bai eta gerokoetan ere, nola aitortu behar ditut eskuratutako etekinak errentan?



Diferentzien araberako finantza-kontratuak bi alderdiek azpikoaren (balore negoziagarria, indizea, dibisa, interes-tasa edo beste edozein aktibo) erosketa-prezioaren (salmenta) eta salmenta-prezioaren (erosketa) arteko diferentzia eskualdatzeko hitzartutako kontratu gisa definitu dira, salerosketa-eragiketen izendatuaren ordainketa osoa egiteko beharrizanik izan gabe.

Erosketa egiteko aukera duten bezeroek kasuan kasuko azpikoen prezioan edo balioan gertatutako ezberdintasunen zenbatekoak jasoko dituzte, kotizazioaren igoera dela medio, eta, alderantziz, kotizazioan gertatutako beherakadaren ondoriozko prezio-diferentzien zenbatekoak ordaindu beharko dituzte. Bestalde, salmenta egiteko aukera duten bezeroek kasuan kasuko azpikoen prezioan gertatutako ezberdintasunen zenbatekoak jasoko dituzte, kotizazioaren jaitsiera dela medio, eta, alderantziz, kotizazioan gertatutako gorakadaren ondoriozko prezio-diferentzien zenbatekoak ordaindu beharko dituzte.

Zergadunek eskuratutako emaitzak, kasuan kasuko azpikoen prezioan gertatutako aldaketaren ondoriozko eguneroko likidazioen ondorioz, PFEZri begira, ondare-irabazi edo -galera gisa kalifikatuko dira, horiek aurretiaz zuzenean edo zeharka ekarritako zenbatekotzat jo ezin daiteke eta. Era berean, aukera merkatuan edo geroko finantza-merkatuetan egindako eragiketen ondoriozko errentak ondare-irabaziak edo -galerak izango dira, salbu eta jarduera ekonomikoaren garapenean egindako eragiketen estalduraren xedeari erantzuten dietenean. Izan ere, kasu horretan, jarduera ekonomikoen ondoriozko etekinei begira ezarritako arauak kontuan izanda aitortuko dira.

Aipatutako inbertsioen ondorioz eskuratu daitezkeen ondare-galerak izan baditut, ez da aplikatuko berrerosketaren arabera ez zenbatzeko erregela. Izatez, finantza-tresnen izaera juridikoa izango dute, baina ez, ordea, baloreen izaera, uztailaren 28ko 24/1988* Legearen 2. artikuluaren 1. atalean xedatutakoari helduta. Beraz, ezinezkoa da aplikatzea 6/2006 PFEZ Foru Arauaren 45. artikuluaren g) eta h) letretan xedatutakoa. (2014/01/01etik aurrera 13/2013 PFEZ Foru Arauaren 43. artikulua).

* Urriaren 23ko, Balore-Merkatuko Legeko testu bategina onartzen den 4/2015 Legegintzako Errege-Dekretuk indargabetuta

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali