Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001508
Obligazioak hirugarrenei kapital propioak lagatzeko aktiboak dira. Beraz, kupoiak eta eskualdaketaren, lagapenaren, amortizazioaren edo trukearen etekina kapital higigarriaren etekinak izango dira, eta aurrezkiaren oinarrian aitortuko dira.
Obligazioak akzioekin trukatu edo akzio bihurtzeko unean kapital higigarriaren etekina sortzen da, eta hori eskuraketa-balioaren eta horren ordez jasotako aktiboen balioaren arteko diferentziaren arabera kalkulatzen da.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 35 art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.