Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001507
Altxorraren Letrak deskontuarekin igorritako zor publikoaren baloreak dira, eta horien etekinak eskualdaketa, ordainketa, amortizazioa, trukea edo bihurketa egiten den zergaldiari egotzi beharko zaio. Hain zuzen ere, zamaketaren mende ezarritako etekinaren zenbatekoa Letren erosketaren, ordainketaren, amortizazioaren, trukearen edo bihurketaren eta erosketa- edo harpidetza-balioaren arteko diferentzia izango da.
Ondore horietarako, zergadunak ordaindutako erosketari eta/edo besterentzeari atxikitako gastu eta komisio gehigarriak hark eskuratutako etekin gordinetik kentzen dira, baldin eta horiek behar bezala justifikatzen badira. Amaitzeko, Altxorraren Letren ondoriozko etekina atxikipenetik salbuetsita geratuko da (baina ez zamaketatik)
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 33, 35.3 eta 63.b art.ak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.