Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001503
Hizpide darabilgun auzian, sozietatean bazkide bakar batek lan egiten badu eta bazkide horrek bakarrik gauzatzen badu ohikotasunez, modu pertsonalean eta zuzenean jarduerari atxikitako ekoizpen-baliabide eta giza baliabideen antolamendua, bazkide horri baino ezin zaizkio oinarriak egotzi ekonomia-jardueren etekin gisa.
Gainerako bazkideentzat, bakoitzari egotzitako zenbatekoa kapital higigarriaren etekintzat hartuko da eta sozietatearentzat kengarria izango da.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 11, 12 eta 24. artikuluak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.