www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001494
Komisioen ziozko diru-sarrerak nola sailkatzen dira?
Lan-esparruaren barruan edo estatutupeko harreman bati atxikita jasotzen ez badira, komisioak ekonomia-jardueraren etekintzat hartuko dira, zergaduna EJZn inskribatuta egon ez arren.
- Kolaborazio bakan edo noizbehinkako baten ziozko komisioa bada, komisio-hartzaileak profesionaltzat hartuko dira.
- Iraupen luzeko kontratuak edo egonkorrak dauzkaten agenteei dagokienez:
- Agenteek eragiketaren arriskuak eta mentura bere gain hartzen badituzte, enpresaburutzat hartuko dira.
- Bestelakoetan, profesionaltzat hartuko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli