www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001491

Enpresaburutzat har daiteke bere errenta guztiak higiezinak errentamenduan ematetik eskuratzen dituen zergaduna, kontratatutako langilerik ez badauka jarduera garatzeko?



Ez. Higiezinen errentamendua eta salerosketa bakarrik joko da ekonomia-jardueratzat baldin eta jarduera hori antolatzeko pertsona bat badago, lan-kontratuarekin, lanaldi osoan eta jarduera horretarako dedikazio esklusiboarekin.

Horri dagokionez, honako hauek ez dira kontratatutako pertsonatzat hartuko: batetik, zergadunaren ezkontidea, izatezko bikotekidea (2003ko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat eratutako bikotea bada) edo aurrekoa, ondorengoa edo bigaren graduko alboko ahaidea (ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa edo adopzioa izan daiteke); bestetik, zergadunarekin pertsona lotutzat jotzen direnak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 42.3 artikuluaren ezartzen denaren arabera.

Beste aldetik, gaurko arautegiak ez du behartzen kudeaketa bideratzeko lokal bat.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali