Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001490
Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Salmenta banku-erakundearen okerra izan bada ere, egia esan eragiketa modu isolatuan kontuan hartzen badugu, akzioen salmentan, zergadunaren ondarearen eraketan aldaketa gertatu da, eta horrenbestez, ondare-irabazia edo -galera izango da. Halaber, hori errentaren osagai bat gehiago izango da, eta azken batean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren oinarri-egitatea izango da, salbuespena aplikatzeko aukerarik egon gabe. Hori guztia, interesdunak finantza-erakundearen aurka aurkez ditzakeen akzioei kalterik egin gabe.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 40 art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.