www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001486

Pertsona batek botorik gabeko akzioak eskuratu zituen erakunde zehatz batetik, horren ondoren botorik gabeko akzioak trukatu zituen akzio arruntengatik. Bi ekintza horiek eskubide ekonomiko eta politiko desberdinak ematen dituzte. Zein da euren tratamendu fiskala?



Truke horrek, ondasun irabazi edo galera ekar diezaioke bazkideari, eta horren gaineko zergak ordaindu beharko ditu. Baloreen trukeak irabazi edo galera bat ekarriko du, emandako ondasunaren eskuratze balioaren eta bi baloreen artetik handienaren arteko desberdintasunagatik: emandako ondasunaren merkatu-balioa edo jasotako ondasunaren merkatu-balioa.

Trukatzearen ondorioz jasotako akzio arruntak eskuratze-data bezala trukatze-data izango dute ondorengoko eskualdatzeen ondoreetarako.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali