www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001485
Bat-egite eragiketa batetik beste enpresa batetik akzioak jaso ditut trukean eta ondare galera izan dut. Gerorapen araudiari sozietateetan heldu badiote, aukeratu ahal dut galera aplikatzea? Pertsona batek akzioak eskuratu zituen entitate zehatz batetik 2001/2/1ean. 2005-7-16an sozietate hori beste batek xurgatu zuen eta akzioak trukatu zitzaizkion, eta xurgatutako sozietatearen bederatzi akzioengatik sozietate xurgatzailearen bi akzio jaso zituen, inolako diru konpentsaziorik gabe. Eragiketak ondare galera bat sortu du. Entitate xurgatzaileak, baloreak trukatzearen zerga araudi berezia aplikatzea aukeratu zuen. Konpentsatu ahal izango du trukeagatik sortutako ondare galera ekitaldian izango diren ondare irabaziekin trukean jasotako akzioak eskualdatzeko beharrik gabe?
Aplikatu beharreko arautegian ez dago ezarritako araudiari uko egiteko aukera aurreikusten duen araurik. Jasotako akzioak emandako akzioen balioagatik baloratuko dira, eta eskuratze-data bera gordeko dute ondorengoko besterentzea dela-eta azaleratu daitekeen ondare aldaera zehazteko, hortaz, ez dira PFEZeko zerga-oinarrian sartuko kontsulta izan den trukearekin bat azaleratzen diren errentak.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli