Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001484
Nahiz eta galdetzen den xurgatzeak kontsulta egin duenarentzat ondare aldaera bat sortu, hori bera xurgatze, bereizte, aktiboen ekarpen, balioen truke eta aktiboen lagapen osoen araudi bereziari heltzeak ekarri zuen kontsultagilearen zerga-oinarrian Telefonicako baloreen atribuzioa dela-eta azalerazi ziren errentak ez sartzea, eta horiek emandako Terrako akzioen balioarekin baloratzea. Balorazio hori handitu ala gutxitu egin behar da eragiketan ordain edo jaso zitekeen konpentsazioaren zenbatekoan. Halaber, jasotako baloreek (Telefonicakoak) emandakoen (Terrakoak) eskuratze-data gordeko dute.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.