saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001479

Pertsona batek bere semeari dohaintzan eman dio kotizaziorako ez onartutako akzioen gaineko jabetza soila, aitak horien gaineko usufruktu unibertsala eta biziartekoa gorde du berarentzat. Akzio bakoitzari ematen zaion benetako balioa 10,19€-koa da. Jabetza soila %59 da (6,01 €) eta usufruktua %41 (4,18 €). Zein da irabaziari edo galerari lotutako zerga-ordainketa?



Jabetza soilaren dohaintza ematen bada, kontuan hartu behar den eskuratze-balioa bere garaian akzioak erosi zireneko eskuratze-zenbatekoa da. Aipatutako eskuratze-balioa eguneratu egingo da ezarritako koefizienteen aplikazioaren bidez. Eskualdatzearen balio bezala hartuko da Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauen aplikazioaren emaitza dena.

Ez dira ondare galeratzat hartuko ondokoak: ... Inter vivos egintzagatiko irabazizko eskualdatzeen ondoriozkoak.(Dohaintzak)

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali