www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001478

Irabazizko eskualdatzeak zergak ordaintzen dituzte heriotzagatik hildakoarentzat? eta oinordekoarentzat?



Ez dago ez galerarik ez irabazirik, zergadunaren heriotzaren ziozko irabazizko eskualdaketetan, are komisarioak ordenatzaile ahala erabiltzearen ondorioz edo oraingo eraginkortasuneko oinordetza-titulu bat dela bide gertatzen denean ere.

Ondore horietarako oinordetza-titulutzat hartzen dira, herentzia eta legatuaz gain, honako hauek:

  1. Mortis causa dohaintza.
  2. Oinordetzazko kontratuak edo itunak, eragina noiz duten gorabehera.
  3. Komisarioak ordenatzaile ahala erabiltzetik datozen egintzak, direnak direlakoak.
  4. Ezkontza-hitzarmenetan oinordea izendatzea.

Oinordekoarentzat, Oinordetza eta Dohaintzen zergari lotuta dago.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali