www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001476

Zein egoeretan egongo dira salbuetsita enpresa edo partaidetzen irabazizko eskualdatzeak ezkontidearen, izatezko bikotekidearen, aurreko edo ondorengoaren alde?



Salbuetsita egongo da honako betekizun hauek betetzen baditu:

  • Eskualdatzaileak hirurogeita bost urte edo gehiago izatea edo ezintasun iraunkorra edukitzea, dela erabatekoa dela baliaezintasun handikoa.
  • Eskualdatzaileak, zuzendaritza lanak bete izan baditu, eskualdaketaren unetik beretik lan horiek egiteari eta dagozkien ordainsariak jasotzeari uztea. Ondorio horietarako, sozietatearen administrazio kontseilukokide hutsa izatea ez da zuzendaritza funtzioen barruan sartuko.
  • Eskuratzaileak jasotako enpresa edo partaidetzak mantendu egin beharko ditu, dohaintzaren eskritura publikoaren dataren ondorengo bost urteetan zehar, epe horren barruan hiltzen denean izan ezik. Halaber, eskuratzaileak ezin izango du erabilpen egintzarik edo sozietate-eragiketarik gauzatu zuzenean edo zeharka eskurapen balioa nabarmen murriztu dezaketenean.
  • Adierazitako epea betetzen ez bada, eskualdatzaileak zerga egoera erregularizatu beharko du epea bete ez den ekitaldiko autolikidazioan, eta ondare irabazia edo galera ekitaldi horretan gertatu dela joko da.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali