saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001470

Akzioak ditudan enpresak kapitala murriztu du, hasierako ekarpen batzuk itzulita. Nola aitortu behar dut eragiketa hori nire aitorpenean?

Ekarpenak itzultzeko kapitalaren murrizketetan jasotako zenbatekoak ukitutako baloreen eskuraketa-balioa murrizten dute. Kobratutako zenbatekoa eskuraketa-balioa baino handiagoa bada, gehiegizko zenbatekoa funts propioetan izandako partaidetzaren ondoriozko kapital higigarriaren etekintzat jo da (igorpen-primaren banaketarekin gertatzen den bezala), baina 9. artikuluan ezarritako 1.500 euroko salbuespena aplikatu gabe.

(Salbuespena: kapitalaren murrizketa banatu gabeko etekinen ondoriozkoa bada, kobratutako zenbatekoak guztira funts propioetan izandako partaidetzaren ondoriozko kapital higigarriaren etekinak izango dira, 1.500 euroko salbuespena aplikatuta).

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 41.2.a) art.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali