www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001468

X sozietatearen akzio batzuen titularra naiz, Burtsan kotizatuta. Sozietate horrek kapitala gehitu du, eta harpidetza-eskubide batzuk eskaini dizkit, eta ostean nik horiek saldu egin ditut, titulu gehiago eskuratu nahi ez nituelako. Zer egin behar dut?



Harpidetza-eskubideak eskualdatzean

Akzioen (burtsan kotizatzen dutenak eta ez dutenak) gaineko harpidetza- eskubideak eskualdatuz lortutako zenbatekoa ondare irabazitzat hartuko da eskualdatzailearentzat, eskualdaketa gauzatzen den zergaldian.

Akzioak eskualdatzean

Eskuraketaren balioa zehazteko, 2012ko urtarrilaren 1aren aurretik eskualdatutako harpidetza-eskubideengatik lortutako zenbatekoa kengarria izango da, salbu eta eskualdaketa horietan lortutako zenbatekoa eskualdatzailearen ondare-irabazitzat hartu bazen eskualdaketa egin zen zergaldian.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 47.1 art.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali