Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001467
Akzioen igorpen-primaren banaketak mota guztietako erakundearen funts propioetan izandako partaidetzaren ondorioz jasotako etekinaren izaera du. Bada, eskuratutako zenbatekoak ukitutako baloreen eskuraketaren balioa murriztuko du, batik bat, hori baliogabetu arte, eta gehiegizko zenbatekoak, halakoa badago, aurrezki-oinarriaren kapital higigarriaren etekin gisa aitortu beharko da.
Hala ere, kasu horretan ez da aplikatuko 1.500 euroko salbuespena (9 artikulua).
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 34.1.e art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.