www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001466

Kooperatiba bateko kidea naiz, eta horrenbestez, urtero kooperatiba-itzulkin batzuk jasotzen ditut. Zein da horien tratamendua PFEZri begira?



Kooperatiba-itzulkinak mota guztietako erakundearen funts propioetan izandako partaidetzaren ondorioz jasotako etekinak dira, eta ondorenez, akzio-dibidenduen tratamendu bera izango dute. Aurrezki-oinarriaren kapital higigarriaren etekinak dira, eta lehenengo 1.500 euroko zenbatekoa salbuetsita dago.

Bestalde, aintzat hartu behar da “ekarpenaren korrituak” kapital higigarriaren etekinak direla, norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzeagatik lortutakoak, eta horrenbestez, kontu korronteen korrituen tratamendu bera izango dute.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2013/12/31. PFEZren 13/2013 FAren 34.1 art.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali