www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001453

Zelan kalkulatu behar da eskualdaketa-balioa burtsan kotizatzen ez duten akzioen salmentan?



Benetan ordaindutako zenbatekoa alderdi independenteek merkatuko baldintza arruntetan hitzartuko zutenarekin bat datorrela frogatu ezean, eskualdaketa-balioak ezingo du honako bi hauetako handiena baino txikiagoa izan:

  • Eskualdatutako baloreei dagokien ondare garbiaren balioa, zergaren sortzapen-data baino lehen itxitako azken ekitaldiko balantzetik ateratakoa.
  • Zergaren sortzapen-data baino lehen itxi diren hiru ekitaldi sozialetako mozkinen batez bestekoa % 20an kapitalizatzetik ateratzen den balioa. Azken ondorio horretarako, banatutako dibidenduak eta erreserbetarako esleipenak mozkin gisa konputatuko dira, balantzeak erregularizatu edo eguneratzeko erreserbetarako direnak kanpoan utzita.

Burtsan kotizatzen ez duten balioen eskualdaketaren gutxieneko balioa %20ko tasaren kapitalizazioaren bidez kalkulatzeko, Zergaren sortzapen-data baino lehenago itxitako hiru sozietate ekitaldien emaitzen batez bestekoa hartuko da (etekinak eta galerak). Ondorio horretarako, banaturiko dibidenduak eta erreserbetarako diru-kopuruak zenbatuko dira etekintzat, balantzeak erregularizatu edo eguneratzekoak alde batera utzita.

Alabaina, sozietateak urtebete besterik ez badarama martxan, ekitaldi honetako emaitza baino ez da kontuan hartuko.

Lan-sozietateetako langileen akzioak edo partaidetzak eskualdatzen direnean, sozietatearen kontratuetan, kontratu sozialetan edo sozietatearekiko kontratuetan jasotakoa izango da eskualdatze-balioa, betiere kontratuotan ezarritako prezioetan egiten bada eskualdaketa.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali