Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001453
Benetan ordaindutako zenbatekoa alderdi independenteek merkatuko baldintza arruntetan hitzartuko zutenarekin bat datorrela frogatu ezean, eskualdaketa-balioak ezingo du honako bi hauetako handiena baino txikiagoa izan:
Burtsan kotizatzen ez duten balioen eskualdaketaren gutxieneko balioa %20ko tasaren kapitalizazioaren bidez kalkulatzeko, Zergaren sortzapen-data baino lehenago itxitako hiru sozietate ekitaldien emaitzen batez bestekoa hartuko da (etekinak eta galerak). Ondorio horretarako, banaturiko dibidenduak eta erreserbetarako diru-kopuruak zenbatuko dira etekintzat, balantzeak erregularizatu edo eguneratzekoak alde batera utzita.
Alabaina, sozietateak urtebete besterik ez badarama martxan, ekitaldi honetako emaitza baino ez da kontuan hartuko.
Lan-sozietateetako langileen akzioak edo partaidetzak eskualdatzen direnean, sozietatearen kontratuetan, kontratu sozialetan edo sozietatearekiko kontratuetan jasotakoa izango da eskualdatze-balioa, betiere kontratuotan ezarritako prezioetan egiten bada eskualdaketa.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.