www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001446
Zelan kalkulatu behar dira 1994-12-31 baino lehen eskuraturiko merkatu batean negoziatzeko onartu baloreen irabaziak?
Bereizi egingo dira 2007-01-01a baino lehen sortutako ondare-irabazia eta egun horretatik aurrera sortutakoa.
- Eskualdaketa-balioa 2006-12-31ko ondare-balioa bera edo handiagoa bada, 2007-01-01 baino lehen sortutako ondare-irabazi zatia murriztu egingo da hurrengo atalean jasotako arauei jarraituz. Ondare-irabaziaren zati hori kalkulatzeko, 2006-12-31ko ondare-balioa hartuko da eskualdaketa-baliotzat.
- Eskualdaketa-balioa 2006-12-31ko ondare-balioa baino txikiagoa bada, irabazi osoa 2007-01-01 baino lehen sortutzat joko da.
2007-01-01 baino lehen sortutako ondare-irabazi zatia honela murriztuko da:
- Ondarean elementuak izan duen iraupen alditzat honako hau hartuko da: eskuraketa egunetik 1996-12-31ra bitartean igarotako urteen kopurua, goitik biribilduta.
- Irabazia %25 murriztuko da horrela kalkulatutako iraunaldiko bitik gorako urte bakoitzeko.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli