www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001445

Zelan ordainduko da zerga enpresak edo partaidetzak eskualdatzen direnean langile baten edo hainbaten alde?



Salbuetsita egon daiteke baldintza hauek betetzen badira:

  • Eskuratzaileak dohaintzaren eskritura publikoa egin eta hurrengo bost urtean mantendu beharko ditu jasotako partaidetzak edo enpresa, salbu eta epe horretan hiltzen bada. Bost urte horiek zenbatuko dira enpresa edo horren partaidetzak eskualdatzen diren egunetik hasita, eta eskualdaketa hori eskritura publikoan edo dokumentu pribatuan agerrarazi beharko da, Zergen Administrazioan aurkeztu beharrekoa.
  • Mantentze-epea betetzen ez bada, eskuratzaileak zerga-egoera erregularizatuko du ez betetzea gertatzen den ekitaldiari dagokion autolikidazioan. Ekitaldi horretan eginikotzat joko da ondare irabazia edo galera.
  • Halaber, eskuratzaileak ezin izango du ondarea baliatu edo sozietate eragiketarik egin, baldin eta zuzenean edo zeharka eskuraketa-balioa nabarmen gutxitzea badakarte.
  • Enpresa edo horren partaidetzak eskualdatu baino lehen, eskaintza egin beharko zaie enpresa edo entitateko langile guztiei -enpresa edo enpresaren partaidetzak eskualdatu baino lehen-, guztientzako baldintza beretan, eta ez da izango inolako bazterketarik langile batekin edo hainbatekin.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali