saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001438

Nola aurkez dezaket eskuz PFEZ aitorpena?

Herritarrek PFEZen aitorpenerako laguntza programa informatikoa ere erabil dezakete eta eredu ofizialean ere aurkez dezakete, dena delakoa lortu duten errenta. Bi euskarriok www.bizkaia.eus/errenta web orrian doan deskarga daitezke, edo Foru Ogasunaren bulegoetan eskuratu ahal izango dira.

Emaitza dirua itzuli beharra duten aitorpenak eta zero dutenak Foru Ogasunak Bilbon (Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4), Balmasedan, Barakaldon, Basaurin, Durangon, Gernikan, Getxon, Bermeon, Mungian eta Portugaleten (egoitzen gida) dituen bulegoetan aurkez daitezke, bai eta erakunde laguntzaile hauen sukurtsaletan ere.

Aitorpenaren emaitza dirua sartu beharra bada eta zergadunak dena batera ordaintzea hautatzen badu, banku erakunde baten leihatila batean sartu behar da aitorpena aurkezten denean. Zergadunak dirua bi zatitan ordaintzea erabakitzen badu, lehenbizikoa aitorpena aurkeztean sartu behar du eta bigarrena kontu batean helbideratu ahal izango du edo finantza erakunde batean sartu ahal izango du Foru Ogasunak azaroa baino lehen bidaliko dion ordain-gutunaren bidez.

Zergadunak soilik aurkeztu behar du dokumentazioa zergei buruzko bere datuak Ogasunak dituenekin bat ez datozelako frogatu behar dituenean edo bere PFEZ behar bezala kudeatzeko beharrezkotzat jotzen dituenean, baldin eta Ogasunak ez baditu.

Aitorpenak aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 4a hasten da, baina COVID-19 birusak eragindako osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz, oraindik ezin da zehaztu noiz aktibatuko diren aurrez aurreko arreta-zerbitzuak Foru Ogasunaren bulegoetan, Aldundiaren Gertu bulegoetan eta banku-erakundeen bulegoetan. Edonola ere, zerbitzu presentzial horiek gutxienez bi hilabetez eskainiko dira, aurreko urteetan bezala, eta zerbitzu horiek emateari uzten zaionean amaituko da Errenta eta Ondare kanpaina.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali