saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001436

Nola alda dezaket errentaren aitorpenean zerga ordaintzeko aukera?

  • Errenta etxean motako aitorpena edo errentaren web- proposamena bada.

    Zerga ordaintzeko aukera erakunde finantzarieroetan (Kutxabank, BBVA, Laboral Kutxa, Santander, Banco Sabadell Guipuzcoano, Caixabank) alda dezakezu.

    Halaber, Bizkaiko Foru Ogasunean (Bilbon edo bulego deszentralizatuetan) egin dezakezu.

  • “Errenta erakundeak” edo beste bideetan (internet bidez edo eskuz) egindako errentak: zerga ordaintzeko aukera bakarrik Bizkaiko Foru Ogasunean alda daiteke eta soilik araudiak (13/2013 Foru Arauaren 97.4. artikulua: “Zergaldi baterako gauzatutako aukera geroago aldatu ahal izango da, zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitu arte edo itzulketa jaso arte, itzulpena borondatezko epe hori amaitu aurretik gertatuko balitz.”) aurrez ikusten dituen ustezkoetan.
  • Zerga ordaintzeko modua banan-banakotik bateratura aldatu nahi bada: bi zergadunek bertaratu beharko dute edo dagozkion baimenak aurkeztu beharko dituzte.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali