saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001434

Nola alda ditzaket nire datu pertsonalak banandu edo ezkondu banaiz, ezkontzaren araubide ekonomikoa adierazi nahi badut, seme-alabak izan baditut, etab.?



Non

Bilboko bulegoan, Kaputxionoen kalea 4 zenbakia edo Bizkaiko Foru Ogasuneko bulegoetan eta GERTU bulegoetan, aurreko hitzorduarekin.

Aurkeztu beharreko eredua

030 (118 KB)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Honako dokumentuen originala eta kopia:

  1. Pertsona fisikoen erroldan datu pertsonalen alta edo aldaketa eskatzen duen zergadunaren NAN edo AIZ.
  2. Egoera zibilean edo ezkontzaren ala izatezko bikotearen araubide ekonomikoan aldaketak badaude, aldaketak egiaztatzen dituen dokumentazioa.
  3. Ezkontidearen NAN edo AIZ.
  4. Ondorengoen eta legezko ordezkariaren zerga-helbideak bat ez badatoz, adin txikikoen erroldatze-ziurtagiria edo -txartela erantsi beharko da.
  5. Familia-liburua edo ziurtagiri baliokidea, edo jaiotze-ziurtagiria honakoekin: adin txikikoa/k, ama edota aita. Legezko ordezkariak AIZ bat atxikia badu, adin txikikoaren edo txikikoen hitzez hitzeko jaiotze-ziurtagiria edo horiek identifikatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
  6. Eskaera administrazio-baimenduak edo ordezkariak egiten badu, ordezkatu bakoitzeko notario-ahalordea edo hirugarren pertsona horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren ahalordetzeen erregistro orokorrean inskribatuta egon behar du aldez aurretik.
Loturak

030

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali