www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001404

Finantza erakunde batek, hiru urteko zenbait plan aplikatuz, kapitalaren ehuneko zati bat banatu du, baldintza mesedegarrietan, akzioak erabili ezin izateko egoeran 5 urtez edukitzeko baldintzarekin. Plan horiek programa bakoitzeko ekitaldietan zehar helburu jakin batzuk lortzeari lotuta daude. Langile bakoitzaren parte hartzea berari esleitutako funtzioak ondo betetzearekin lotuta dago, urteko ebaluazioen arabera. Lan egiten duen enpresaren akzioak erosteko aukeren gaineko eskubideak ematetik datozen etekinak etekin irregularrak dira?



Enpresaren akzioak erosteko aukerak, akzioak erabili ezin izateko egoeran epe batean edukitzeko baldintzarekin, ematetik sortzen diren etekinak, lan egiten duten langileek jasotzen dituztenak, erregularrak dira, enpresan sustapen planak egiten direlako segidan eta urtero-urtero onuradun izateko aukera dutelako.

Finantza erakundeak, aztertzen ari den plana indarrean dagoen urteetan, ukitutako langileei urtero planaren onuradun izateko aukera ematen die.

Horregatik guztiagatik, laneko espezieko etekinak, erosteko aukerak gauzatzetik eratorria, ezin du inola ere ezarri beharreko arautegian akzioen gaineko aukerentzat agindutako tratamendua jaso.

Ulertu behar dugu ordainsari sistema hau ez dela apartekoa ez berezia, eta aldirokoa ez bada gutxienez errekurrentea dela. Bestalde, ekitaldi berean ez dira gauzatzen zenbait ekitalditatik datozenak. Hau da, ekitaldi ugaritatik datozen etekin hauek ez dira behin-behineko likidazio bakar batean pilatzen eta, horrenbestez, errenten salbuespen izaerari eta ekitaldi bakarrean pilatzeari loturiko konnotazioak, errenta irregularren ezaugarri direnak, ez dira kasu honetan agertzen.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali