www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001399

Bilboko Udaleko zinegotzi batek bere karguagatik 25.000 euro jasotzen ditu. Diru-sarrera hauek errentako iturri nagusia dira berarentzat. Bere alderdiari 10.000 euro ematen dizkio. Nola zergapetu behar zaizkio laneko etekinak?



Laneko sarrera gisa 25.000 euroak jasoko ditu, eta alderdiaren ziurtagiri bat aurkezten badu alderdiari emandako zenbatekoak laneko gastu izan daitezke, baldin eta sarreren %25 baino gehiago ez badira eta sarrera horiek zergadunaren errentaren iturri nagusia direnean. Kasu honetan, 6.250 euro gastua izango dira, horixe baita gehienezko zenbatekoa, %25eko mugaren arabera.

Gainerakoarekin %20eko kenkaria egin dezakete alderdi politikoei eginiko ekarpenak bait dira.

Errenta-iturri nagusia izan ez balitz, ez litzateke % 25eko muga aplikatuko, eta gastu guztia kengarria izango litzateke.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAaren 22 eta 93.2 artikuloak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali