Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001395
Ezkontidearengandik jasotako konpentsazio pentsioak laneko etekinak izango dira. Gainera, ordaindu behar dituen ezkontideak epailearen erabakiz ordaindutako zenbatekoak zerga oinarri orokorretik gutxitu ahalko ditu, epaia espainiar epaile edo auzitegi batek hartu duen edo ez gorabehera.
2014/01/01etik aurrera, konpentsazio-pentsioak , ez da laneko etekintzat hartuko , ordaintzen duen pertsona halakoen hartzailearekin bizi bada, (ez da laneko etekina jasotzailerentzako ezta ordaintzaileak zerga oinarri orokorretik gutxitu ezin izango du).
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 Foru Arauaren 18.i) eta 69 artikuluak. Ezkontidearengandik edo izatezko bikotekidearengandik jasotako konpentsazio pentsioak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.