www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001394

Pertsona batek, dibortzio epaia dela bide, hilean behin, konpentsazio pentsioaren ordez, ezkontide ohia biziko den etxebizitza kargatzen duen hipoteka kredituaren kuotak ordaintzen ditu. Hileko ordainketa horiek ze tratamendu dute?



Maileguaren amortizazioa pentsio konpentsatzailearen kontzeptupean egiten denean judizialki onetsitako hitzarmen arautzailean edo dibortzioaren epaian horrelaxe ezarri delako, ordaindutako kopuruak zerga oinarri orokorra murrizteko eskubidea emango du eta lan etekintzat hartuko da ezkontide hartzailearentzat.

2014/01/01etik aurrera, konpentsazio-pentsioak, ez da laneko etekintzat hartuko, ordaintzen duen pertsona halakoen hartzailearekin bizi bada, ez da laneko etekina jasotzailerentzako ezta ordaintzaileak ere zerga oinarri orokorretik gutxitu ezin izango du.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 Foru Arauaren 18.i) eta 69 artikulua. Konpentsazio pentsioak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali