www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001393

Nola zergapetzen dira ezkontideen arteko konpentsazio pentsioak eta mantenurako urteko ordainketak?



Epailearen erabakia dela bide konpentsazio pentsio gisa edo mantenurako urteko ordainketa gisa jasotako zenbatekoek laneko etekin izaera izango dute jasotzailearentzat.

2014/01/01etik aurrera epailearen erabakia dela bide, mantenurako urteko gisa gurasoengandik jasotako lan etekinak, badira etekinak baina salbuetsita daude.

Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aldeko konpentsazio-pentsiorako ordaindutako zenbatekoak eta mantenuagatiko urterokoek zerga-oinarri orokorra murrizteko eskubidea emango diote judizialki ordaintzera behartuta dagoenari.

2014/01/01etik aurrera, konpentsazio-pentsioak eta mantenurako urtekoak ordaintzen dituen pertsona halakoen hartzailearekin bizi bada, ez da laneko etekina jasotzailerentzako ezta ordaintzaileak ere zerga oinarri orokorretik gutxitu ezin izango du.

 
 
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali