Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001392
Hau ez da enpresak langileen pentsioekiko konpromisoak estaltzeko daukan produktu bat. Galderan aipatzen den aseguruaren onuradunak aseguruaren ordainketa bakar gisa jasotzen duen zenbatekoari %50eko integrazioko portzentajea aplikatu ahalko dio (errenta honen sortze denboraldia 5 urte baino gehiagokoa baita), baldin eta honelako ordainsariak aldian behin edo modu errekurrentean jasotzen ez baditu.
2014/01/01etik aurrera %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, lan etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.