www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001391

GSINak pertsona bati ezintasun iraunkor osoa onartu dio, eta horregatik dagokion pentsioa ordaintzen dio. Gainera, lanean ari den erakundeak, hitzarmenez, bizi eta baliaezintasun aseguru kolektiboa dauka kontratatuta bere langileentzat. Horren bidez, langileen ezintasun iraunkor osoko, ezintasun absolutuko edo baliaezintasun handiko arriskuak aseguratzen ditu, 40.000 euroko kapitalarekin. Nola zergapetzen da?



Aplikatu behar diren integrazio portzentajeak hauek izango dira:

  • Bizi aseguruak, zeintzuetan enpresaburuak egindako ekarpenak langileari egotzi zaizkion, zortzi urte baino gehiagoko antzinatasunarekin itundu direnak eta, gainera, iraupen aldian zehar ordaindutako sariek PFEZaren 15 artikuluan exijitutako periodikotasuna eta erregulartasuna betetzen dituztenak: kasu honetan, jasotako errentaren gainean aplikatu ahal den integrazioko portzentajea %25 litzateke. Ondorio horietarako, kontuan izan behar da arrisku garbiko aldi baterako aseguru berriztagarrietan kontratuaren zenbatu beharreko iraunaldia ordaintzen diren sarietako bakoitzaren estaldura aldia bakarrik dela, hau da, polizaren azken berriztapenari dagokiona.
  • Gainerako kasuetan, aplikatu behar den integrazio portzentajea %60 litzateke.

2014/01/01etik aurrera %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, lan etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali