Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001389
Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak zenbait ebazpenetan (adibidez, 2007ko uztailaren 5ekoan) adierazi du honelako kasuetan, hau da, prestazioak ematen dituen BGAEak aurreko momentu batean gizarte aurreikuspen boluntarioko mutualitate izaera eduki zuenean, 13/2013 PFEZ Foru Arauaren azpigarren xedapen iragankorrean araututako araubide berezia aplikatu behar dela, helburua ezarpen bikoitza galaraztea delako; izan ere, bere unean zerga egitatean gutxipenik edo murrizpenik ekarri ez zuen erakundeari ordaindutako zenbatekoak kargatuz gero gertatuko litzatekeen ezarpen bikoitza galaraztea da haren helburua. Zehazki, Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren iritziz, xedapen iragankor horrek ez du beren-beregi exijitzen prestazioak mutualitate batek ordain ditzala; nahikoa da une hartan gizarte aurreikuspeneko mutualitate izaera zeukatenekin sinatutako aseguru-kontratuetatik eratortzea.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.