Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001388
Bai. Kausatzailea zerbitzuan hiltzen denean sortzen diren pentsio bereziak PFEZaren mende daude laneko etekin gisa eta ez daude salbuetsita, terrorismoko ekintzen ondorioz jasotako prestazio publikoak baldin ez badira; kasu horretan, salbuetsita egongo lirateke.
Aurrekoa gorabehera, gizarte segurantzaren eta klase pasiboen araubide publikoetatik zurztasuneko pentsioak eta hartzeko pasiboak eta hogeita bi urte baino gutxiago dituzten edo edozein lan egiteko ezinduta dauden bilobentzako eta neba-arrebentzako pentsioak eta hartzeko pasiboak salbuetsiko dira.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 9 art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.